SASTARRAIN BASERRI ESKOLA

L.H. 6.A eta B gelako ikasleek "Sastarrain Baserri Eskolan" egonaldia egin dute. Egun hauetako helburuak hauek izan dira:
Euskal giroa lortzea,  ingurunea ezagutu eta errespetatzea, baserriko lanak ezagutu eta praktikatzea, etxeko lanetan ardura hartzea, elkarbizitza lortzea.
Ekintza batzuk hauek izan dira: "Ekain Berri" kobazuloa bisitatzea, historiaurrean "sua" nola lortu zuten ikastea, ikuiluko animaliak ikustea eta potxoka gainean ibiltzea.
Ekintzen ondoren animazioa eta gaubela izan dute.  Ikasle guztiek oso gustora eta pozik igaro dituzte momentu horiek. Egun interesgarri hauek giro alaian bizi izan dituzte.